2015/05/02. Gonbidapen-gutuna

índiceGaubea udaletxea

Lagun agurgarria,

Orain dela aste batzuk, arrakastaz amaitu genituen Alto de La Horca-Bóvedan (Gaubea-Valdegovía) egindako lana: hiru pertsonen aurkikuntza eta hobitik ateratzea.

Ángel Antuñano Salazar da bera, Castriciones – Valle de Losako (Burgos) gizasemea.

Ikerketen arabera, Ángel Antuñano Salazar, 1936ko irailaren 7ko gauean exekutatu zuten, arrazoi ideologikoak direla medio, 30 urte zituenean.

Aranzadi Zientzia Elkarteak egindako lanari esker, gorpuzkiak berreskuratu eta identifikatu ahal izan dira.

Kasu honetan, Ángel Antuñano Salazar hil eta 79 urte beranduago, erakunde publikok Herri honen Memoria Historikoa eraikitzeak eskatzen duen konpromisoari erantzun behar diogu: aitormenarekin, justiziarekin, erreparazikoarekin, eta berriro ez gertatzeko bermeekin izan beharreko konpromisoari.

Horregatik guztiagatik, pozez partekatu nahi dut zuekin askatasunaren alde eginez hil zen zuen senidea aitortzeko eta oroitzeko ekitaldi xume baina hunkigarria.

Ekitaldia Gaubea-Valdegoviako Udaletxean izango da, datorren maiatzaren 2an, larunbatarekin, eguerdiko 12etan. Atxikita doan oharrean ikus daitezke ekitaldiaren xehetasunak.

Bertaratuko zarelakoan, aldez aurretik jaso ezazu gure esker ona.

Adeitasunez,

Monika Hernando Porres

Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria

Juan Carlos Ramírez Escudero

Gaubea-Valdegovíako alkatea

Deja un comentario