Hobiaren bila 78 urte geroago

Zazpi urtetan zehar, Gaubea eta Losa Aranetako herrietako lekukoek emandako testigantzarekin, txosten bat osatu genuen. Ikerketa honela egin zen:

1.- Larogeita hamabi urte zituen lekuko batek La Horca izeneko mendate gainan bi pertsona lurperatuta zeudela esan zigun: Hobia non zegoen gutxi gora behera azaldu eta erahilketa dataren urte eta hilabetea zehaztuz. Hiltzaileen daturik ez.
2.- Beste lekuko batzuen bidez biktima baten izen-abizenak ezagutzea lortu genuen.
3.- Beste pertsona batek garai hartako gutun bat eskuratu zigun eta gertakizun honen narrazioa egiten du. Bigarren erahilaren abizena jakitea lortu genuen.
4.- Bildutako informazioarekin txosten bat osatu genuen eta Aranzadi elkartearekin harremanetan jarri ginen.
5.- Aranzadi elkartea Eusko Jaurlaritzako Giza eskubideen sailean kasua jakin arazten arduratu zen.

DCIM102GOPRO

Ordainezinezkoa den ARANZADI Zientzia Elkarteak emandako laguntzaz, gaur 2014.eko irailaren 23an, arratsaldeko 16:15etan Angel Antuñano Salazar eta bere lagun López lurperatuta daudeneko hobia aurkitu dugu.

DCIM102GOPROOLYMPUS DIGITAL CAMERAOLYMPUS DIGITAL CAMERAOLYMPUS DIGITAL CAMERA

 

 

Deja un comentario