ANV-EAE

GCE_AGA_SD_GudarisYVoluntariosBilbaoEusko Abertzale Ekintza (EAE-ANV) 1930ean sortutako euskal alderdi abertzale eta sozialista da. 2008ko irailaren 16tik, legez kanpo Batasunarekin zerikusia duela egotziz. Bere sorrerako agiria San Andresko manifestua da, 1930eko azaroaren 30ean argitaratua.

Gerra garaian alderdiak 4 batailoi sortu zituen Errepublikaren alde egiteko. Donostian esaterako, altxamendu militarraren aurkako erasoetan parte hartu zuten EAEko gudariek. Mario Salegi idazle eta ekintzale politiko ezagunak borroka haietan parte hartu zuen eta gero gerla guztia Eusko Indarra EAE-ANVko batailoian egin zuen. Legutio aldeko guduetan ere parte hartu zuten. Alderdiak urtero omentzen ditu Albertian EAEko eta, oro har, faxismoaren aurkako gudariak.

Alderdiak 550 militante galdu zituen 36ko gerran, eta horregatik bere egitura oso kalteturik geratu zen.

 

Deja un comentario