Euskal Herrian

 Ezkaba- San Kristobal gotorlekua

Wikipedia(e)tik  atarata:

San Kristobal gotorlekua
Entrada fuerte San Cristóbal.JPG
Gotorlekuaren sarrera
Udalerria Ezkabarte
Herrialdea  Euskal Herria
Lurraldea  Nafarroa
Koordenatuak 42°51′26″N 1°39′50″WKoordenatuak: 42°51′26″N 1°39′50″W
San Kristobal gotorlekua non dagoen adierazten duen Euskal Herriko mapa

San Kristobal gotorlekua

Alfontso XII.aren edo San Kristobal gotorlekua XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran, Ezkabarten, Ezkaba mendian hain zuzen ere, eraikitako gotorleku militarra da[1].

Izen ofiziala Alfontso XII.aren gotorlekua da, sarreraren atean ikus daitekeen moduan bere erreinaldian eraiki zutelako. Hala ere, bertokoen artean, antzinean bertan zeuden eraikinen izena mantendu du: XIII. mendeko baseliza eta gaztelu eta XVI. mendeko basilikarenak hain zuzen ere, biak San Kristobalen izenpean eginak.

Espetxea

1919an bukatu zutenerako hegazkingintza jadanik sortua zenez, eraikinak inoiz ez zuen militar erabilerarik izan. Ostera, 1934 eta 1945 artean espetxe-militar bilakatu zen. Eraikuntzan otu ez zitzaion helburua zenez, gartzela eta zaindarien eraikinaren arteko harresia eraiki behar izan zuten.

1934ko urriko iraultza eta gero, ehundaka asturiar eta eibartar espetxeratu zuten bertan. Hasiera hasieratik, higiene eta osasungarritasunik ezak salaketak sortu zituen, presoen lekualdaketa eta espaetxearen itxiera eskatzen zituztenak.

1935eko irailean, aipaturiko egoera txarrak CNTren kide santandertar bat hil eta Iruñean greba izan zuten. Beste preso baten heriotzak protestak zabaldu eta matxinada sortu zuen espetxean, Iruñean greba orokorra bultzatu zuena. Hainbat udalek presondegiaren itxiera eta bertan zeuden 750 presoen lekualdaketa eskatu eta epeka epeka lekualdatzeak egiteari ekin zioten.

1936ko otsailean, Fronte Popularrak hauteskundeak irabazi eta preso politikoentzako amnistia ezarri zuen, horietatik 400 San Kristobalen zeudenak. Espetxetik irten eta berehala, presoek bere egoera salatu eta Rafael Aizpun Justizia Ministroari errua egotzi zioten.

1936ko uztaileko altxamendu militarraren ondorioz, Nafarroa Garaia matxinoen eskuetan geratu eta berriro espetxea bete zuten. Hilabete gutxi barru 2.000 preso zituen gotorlekuak. Horietako asko “askatzea”ren berri jaso ondoren, mendia jaistean erailak izan ziren.

Lehenengo solairua.

1937ko urtarrilaren 1etik 1945eko uztailaren 6an presondegia itxi zuten arte, 305 presoen heriotza jasota dago. Zioak era askotakoak baziren ere, gehienetan “anorexia” eta “bihotza gelditzea” izanik. Heriotza asko tuberkulosirekin lotuta zeuden, batez ere gotorlekua “espetxe-erietxe” moduan erabili zutelako. Zerrendan “traumatismo”z hildako 25 preso ere badago. Hauek fusilatu zituzten, horietatik hogeita bat 1936ko azaroaren 1ean eta bestean urte bereko azaroaren 17an. Fusilamendu edo “presoen ateratze” hauek ez daude ofizialki onartuta. Hildako gehien izan zituzten urteak 1941 (51 lagun) eta 1942 (61 lagun) izan ziren.

1938ko maiatzaren 22an presondegitik 795 preso ihes egin zuten. Horietatik 3 baino ez ez lortu zuten muga zeharkatzea, 585 berriro harrapatuak izan ziren eta 225 hil zituzten.

Asun Larreta Nafarroako fusilatu, eraildako eta desagertuen senitartekoen elkartearen presidenteak guzti hauetatik 200 desagertu gehitu behar ditugula dio, artxiboetan ez daudenak eta gehienak erailak izan zirenak.

1945eko uztailaren 6an presondegia itxi zutenean Espainiako Armadak eraikina berreskuratu zuen. Honek 1987an utzi eta 1991 arte laguntza-talde mantendu zuen eraikina zaintzeko. Egungo jabea Espainiako Defentsa Ministerioa da oraindik.

Deja un comentario